XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irizpide honen bidez, ikasleak, interpretazio musikalean fonetika-ezagutzak autonomoki aplikatzeko duen gaitasuna ebaluatuko da.

5. Buruz kantatu, ikaslearen errepertorioko partituretako testua egoki ahoskatuz.

Irizpide honen bidez, ikasleak fonetika-trebetasunei dagokienez lortutako maila ebaluatuko da.

GANBARA MUSIKA (ETA IIA ERASKINEKO I ATALEKO TALDE INSTRUMENTALA)

Sarrera

Maila ertaineko ikasketa barruan ganbara-musika sartzearen arrazoia, musika-ikaslearen behar-multzoari erantzutea da; nekez lortuko bait litzateke iharduera honen bidez izango ez balitz.

Ganbara-iharduera, ikasitako alderdi tekniko eta musikalak integratzeko eta praktikan jartzeko funtsezko baliabidea da.

Ikasketa instrumental eta teorikoen bidez lortutako ezagumenduak nahitaez analitikoak izaten direnez, geroago, interpretazioaren bidez, sintesi-lana egin behar da.

Ganbara-musika erabakiorra da musika-entzumeneko esparru guztien garapenean.

Ganbara-errepertorioa ikasleak afinazio-sena lantzeko bide aproposa da.

Sen hau instintuzko eta mimetikoa da, arrazonamendukoz metodoen bidez ezin irakats daiteena eta musika-praktika handia eskatzen duena (batez ere taldean) eskatzen duena.

Era berean, ganbara-musika praktikatzeak, musikariarentzat ezinbestekoa den gaitasuna eragiten du: norbera jotzen ari den bitartean besteen instrumentuak entzuteko eta talde-sonoritatearen sena garatzeko gaitasuna.

Instrumentisten arteko elkarrekintzak dinamika, fraseatua, erritmoa eta bibratoari dagokieneko sentiberatasuna lantzea ere eragiten du.

Dinamikari dagokionez, soinu-planoak entzuteari buruzko eta instrumentu bakoitzaren une bakoitzeko funtzioa (solista, akonpaimendua, kontrapuntuntistika, harmonika, etab.) atzemateari buruzko sentiberatasuna eskatzen duelako.

Fraseatuari dagokionez, elkarrizketarako sena eta mimesi musikala garatzen laguntzen duelako.

Erritmoari dagokionez, taldeko musikak, berez, aldiberekotasuna eta instrumentu desberdinen arteko doiketa posible egiten dituzten zehaztasun eta erritmoaren barne-kidetasuna eskatzen dituelako, aldi berean, keinuen eta instrumentisten arteko komunikazioaren garapenari (sarrera, tempoaren definizio, rubato eta tempoaren beste zenbait aldaketa, amaierako mozketa, arnasketa, etab.i) laguntzen diolarik.

Bibratoari dagokionez, ganbara-praktikak bibrato desberdinen aldia, abiadura eta anplitudea homogenotzera eta aldi berean egitera behartzen duelako.

Ganbara-musikak, oso onuragarri den zenbait ohitura garatzera behartzen du horretan diharduen musikaria, hala nola artikulazio-homogenotasunera, harizko instrumentuetako arku-kolpeak planifikatzera edo haizezkoetan arnasketa planifikatzera, etab.etara, eta aldi berean, norberaren instrumentua, bestelako beste batzuekin kontrastatzeko bide eskaintzen du.

Musikaren ikuspuntutik, ganbara-praktika ezinbestekoa da musikariak espresibitatearen eta hunkiberatasunaren arloetan erabateko garapena lortzeko.

Izan ere, etorkizuneko musikariaren gaitasun afektiboa bere interpretazioan erakusteko biderik egokiena bait da.